CORAL ENOL ABESBATZA VITORIA-GASTEIZ

Coro Enol 21 Años con la música
Disco de CORAL ENOL ABESBATZA, si quieres conseguir uno ponte en contacto con nosotros

Agenda y próximas actuaciones

MIENTRAS DURE ESTA SITUACIÓN, SOLO PUEDEN CANTAR CORALES PROFESIONALES.

Koruaren historioa

ENOL KORUA Enol korua Gasteizen dagoen asturiar etxean jaio zen, 1988ko urrian. Hori dela eta, Covadonga elizaren ondoko aintzira baten izena hartu zuen. 1995ean, azaroaren 17an, kultur elkarte munduan sortu zen, eta handik gutxira, 1998an, asturiar etxetik independizatu zen, bakarreko bideari ekiditeko.

Arabatik kanpoko lehenengo emanaldia Covadongako leizean izan zen, Ama Birjinaren babesean. Gero, leku askotan, Pilar elizan (Zaragoza), Tarazonan, Oviedoko Campoamor deritzon antzerkian (asturiar musika jardunaldiak zirela eta), Zamorako Aste Santuan, Abilesen (Habaneretako emanaldian), Berriozarran (Nafarroa), Iruñako Patio de los Gigantes delakoan Gabonetako kantak, Puertollanon (Ciudad-Real), besteak beste. Halaber, Asturias eta Arabako herri ugaritan kontzertuak eman ditu. Bestalde.

Enol Korua Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak babestutako musika saio batzuetan aritu da. Brioneseko azken Aste Santuetan ere egon da, Errioxako herri honetako Udalak gonbidaturik. “Un héroe en acción” deritzon filmaren soinu-bandan ere parte hartu zuen. 2004an, Santiago de Compostela, La Coruña eta Betanzosko erromesaldietako mezatan esku hartu zuen. Miranda de Ebron, Juan de la Encina delako Gabonetako Abestien Bigarren Asteko partaidea izan zen. 2005eko udaberrian, Huescan, Torreciudadeko Santutegian ospatu ziren kultur topaketetan parte hartu zuen. Hau guztia, bere berrogeita lau abeslarien ahalegin, kemen eta musikarekiko maitasunari, eta gaur egungo zuzendariak, Carlos Larrinaga jaunak, burututako zuzendaritza lanari esker posiblea izan da.

Bere batutaren bidez, korua errepertorioa aberasteko gai izan da, musika mota guztietan; hau da, erlijiosetan, euskal abestietan, gaztelaniaz zein euskaraz, bai Arabako kanta herrikoiak bai beste leku batzuetakoak, Gabonetako kantak, eta abar. Bereziki, Arabako egileen abestiak, A.Donay, L. Aramburu, S. Salaberri, besteak beste. Enol koruak ezkontzetatara eta hiletetara ere bere soinua eramaten du Gure laguntza nahi baduzue, beste motatako ospakizunetan iharduteko prest gauzkazue.

>> Historia de CORAL ENOL ABESBATZA

CORAL ENOL ABESBATZA Vitoria-Gasteiz · enolcoral@gmail.com